ERREALA-SEVILLA.AT
Realak merezitako garaipena lortu du Sevilla Atleticoren aurka gaur Anoetan. Garitano eta Diaz de Cerio izan dira goleatzaileak. Ez du lortu sailkapenean hiru lehenengoen artean kokatzea Sportingek hiru puntuak lortu dituelako.Partida ondo eraman dute donostiarrek haseratik. Sendo atzekaldean eta arriskua sortuz arerioaren ate aurrean, batez ere estrategiazko jokaldietan.
Lehen zatiko minutuetan Realak aukerak sortu ditu eta horietako batean iritsi da lehenengo gola. Gerardok kornerra atera du eta Garitanok buruz sareetara eraman du baloia. 41. minutua zen eta markagailuan abantailarekin joan dira txuri urdinak aldageleetara.

Bigarren gola 89. minutuan iritsi da. Ezkerraldetik erdiraketa bigarren zutoinera eta han Victor Casadesusek buruz baloia Diaz de Ceriori utzui dio honek bakar bakarrik errematea egiteko. Diaz de Cerioren 14. gola eta lasaitasunezkoa taldearentzat. Besterik gabe, partida amaitu da eta hiru puntuak etxean.
