ERREALA-MALAGA
Realak atzo oso garaipen garrantzitsua lortu du La Rosaledan. Ezin zuen huts egin da eta oso ondo gainditu du gaur zuen erronka. Partida ona jokatu du. Igoerarengatik bukaera arte borrokoatuko duela frogatu du. Garaipen honen garrantzia alde askotatik ikusi daiteke. Alde batetik, noski, lortutako hiru puntuengatik, bestalde, Sporitng presionatzeko eta baita Malaga bera ere. Gainera orain arte Numanciak bakarrik irabazi zuen La Rosaledan denboraldi osoan eta horrela meritu handiago ematen dio garaipenari.
Lehen gola 13. minutuan iritsi da. Gerardok eskeuinetik jaurtitako falta bat Labakak errematatu du. Estrategiako gola.

Bigarren zatiko 30. minutuan lortu dute bigarren gola. Hau ere falta baten bidez. Gari oso ondo jaurti du eta eraman du baloia Goitiaren sareetara. 0-2 15 minutu falta zirenean.
