ERREALA-GRANADA74
Realak igoerarako borrokan jarraitzen du. Gaur Anoetan 3-1 irabazi dio Granada 74ri. Merezitako garaipena txuri urdinek lortutakoa. Partida arraro samarra izan da, besteak beste, epaileak bigarren zatian hiru penalti pitatu dituelako. Bi Realaren alde eta beste bat andaluziarren alde. Talde bakoitzak penalti bana huts egin dute.

Victorek sartu du lehenengo gola, arratsaldeko hirugarren penaltiaren bidez. Martík partida bukatzear zegoenean lortu du bigarrena eta amaitzeko oso minutu gutxi falta zirela beste bi gol izan dira. Victorek bere bigarren gola egin du, Realarentzat hirugarrena zena eta azkenengo unean andaluziarrek egin dute beraiena.
Comments(0)














